XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gipuzkoako Kutxa: Bizkaiko Kutxen fusioa, azkarregia.

Erabilitako metodo ezkutua salatu dute ELA, LAB eta UGTk.

Gipuzkoako Kutxaren Komite exekutiboak azkarrregitzat jo du herenegun ezagutzera eman zen Bizkaiko eta Bilboko Aurrezki Kutxen elkartzearen erabakia.

Aipatu Kutxaren komiteak azaldu duenez, Gipuzkoako Kutxak ez du gai honi buruzko erabakirik hartuko irailaren 15era bitartean.

Izan ere, egun horretan bertan bukatzen da =mCk=insey enpresari enkargaturiko elkartze posibleen erantzunei buruzko txostena entregatzeko epea.

Gipuzkoako Kutxaren Komite exekutiboak burututako bilera azkar baten ondoren atzo emandako prentsaurrean Jesus Maria Alkizu presidenteordeak ezagutzera eman zuenez, elkartze hau, noski, gertaera garrantzitsua da, =mCk=insey azterketarekin batera gure aurrezki kutxen artean egin daitezkeen elkarteei buruzko erabakiengan eragina baitu.

Bizkaiko Aurrezki Kutxen elkartzearen berri herenegun eman zen eta langile nahiz beste aurrezkietako erantzunak berehala sortu dira.

Momentuko erizpide politiko eragingarriak aipatu zuen Akizuk elkartzearen arrazoiak azaltzerakoan, komisioko partaideak diren Jose Luis Telleria (EA) eta Jose Maria Agirre (EE) kultur eta ekonomia diputatuek bezalaxe.

Kutxetako presidenteak ez omen dira present egon akordioa sinatzeko unean, biak batera Italiatik bait dabiltza bertako modeloak aztertzen.

Beraiek bazuten elkartzearen berri baina sinaduran agintari politikoek bakarrik hartu dute parte: Bilboko alkatea, Bizkaiko diputatu nagusia eta Bilboko Boltsaren sindikoa.

Bestalde, Bilboko Aurrezki Munizipaleko nahiz Bizkaiko Aurrezki Kutxetako ELA, LAB eta UGT sindikatuek fusioaren berri emateko asteazkenean erabili zuten metodoa salatu zuten atzo komunikatu baten bidez.

Bertoko langileen ordezkariok komunikabideen bidez jakin dugu elkartzearen berri eta horretarako ezdago eskubiderik diote komunikatuan eta jarraitzen dute akordioa sinatu dutenek ohizko bide guztien gainetik egin dute salto, (Administrazio Kontseilua, Kontseilarien Asanblea...) sortuko liratekeen eztabaidei aurre ez egitearren.

Halaber, lanpostuak mantenduko direla esanez egin duten aginduari buruz zera dio CCOOk sinatu ez duen komunikatuak: orainarte langileekiko azaldu duten errespeto falta kontutan izaki, ezin dugu sinetsi lanpostuei buruz egin duten promesa.

Nola sinetsiko diegu halakorik, aldez aurretik gertaera guztien berri zehatza izango genduela ziurtatu zigutenei?".